Inspectora de trabajo en su puesto tendiendo la mano Ministerio de Empleo y Seguridad SocialInspección de Trabajo y Seguridad Social Linea inferior de la cabecera

Contenido

Saltar Contenidos

Zer egiten dugu? >  LGSI-ren eginkizunak

LGSI-ren eginkizunak
HERRITARREN ZERBITZURA DAGOEN ERAKUNDEA

Foto_Funciones_ITSSbLan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza (LGSI), Lan eta Inmigrazio Idazkariordetza menpean dago arau hauen arabera: Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Antolamenduari buruzko 42/1997 Legea, azaroaren 14koa; lege hori garatzen duen 138/2000 ED-ak onartutako arautegia, otsailaren 4koa eta 1998ko otsailaren 12ko Ministerioaren Agindua. Administrazio-erakunde hau gizarte arloko arauak betetzen direla kontrolatzeko eta zaintzeko zerbitzu publikoko arduraduna da. Honen barne sartzen dira enpresek edota langileek izan daitezkeen erantzukizunak eskatzea hala nola beraiei lan eta gizarte segurantza gaiei buruzko informazio edota aholkularitza ematea (Accinspectoraren ariketa ocasielarekin sortu ahal izan dezan).

Herritarrei zerbitzuak emateko, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskarien Goi-mailako Gorputzean diharduten goi-mailako teknikariak diren gaikuntza nazionaleko funtzionarioak ditu LGSI-k. Haiek, funtzioak egiten dituzte nahitaez bete beharreko agindu batekin, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 81. eta 129. nazioarteko hitzarmenetan ezarritako printzipioek diotena: objetibotasuna, inpartzialtasuna eta independentzia teknikoa, hain zuzen. Kudeaketa, lankidetza eta laguntza emateko eginkizunak, ikuskari-lana egiteko beharrezkoak direnak, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Gorputzean diharduten funtzionarioek egiten dituzte, gaikuntza nazionala berbera izanik.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Zuzendaritza Nagusiak, bere gain hartzen du oinarrizko helburu gisa, enpresek eta langileek lan eta gizarte-gaietan dituzten betebeharrak borondatez bete ditzaten bultzatzea. Horretarako, prebentziozko jarduerak hala nola neurri zuzentzaile edota zehatzaileak garatu ditu hainbat bideren bidez: langilearen osasunari eta gizarte segurantzari dagozkion xedapenak edo gizarte-arloko arauak betetzeko errekerimenduak, Gizarte Segurantzako kuotak eta antzeko kontzeptuak ordaintzeko errekerimenduak, gizarte-arloko zehapenak jartzeko arau-hausteko aktak, eta likidazio-aktak edota Gizarte Segurantzako kuotak kitatzeko gainerako agiriak.

CCAALan-administrazioko agintaritzak



LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAK ENPRESEI ETA LANGILEEI EMANDAKO ZERBITZU GARRANTZITSUENAK

Legezko eta erregulamenduzko arauak eta hitzarmen kolektiboen edukia betetzen direla eskatzeko eta zaintzeko zerbitzuak.

Zerbitzu-eremuaren barnean ondorengo gaiak sartzen dira:

  • Lan eta sindikatu-harremanen antolamendua.
  • Lan-arriskuen prebentzioa.
  • Honako gaiei buruzko arauak: aplikazio-eremua, inskripzioa, afiliazioa, langileen altak eta bajak, Gizarte Segurantzako sistemaren kuoten kotizazioa eta bilketa.
  • Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak lortzeko eta edukitzeko arauak eta baita hitzarmen kolektiboetan ezarritako borondatezko hobekuntzari edo beste sistema osagarri batzuei buruzko arauak ere.
  • Gizarte Segurantzako kudeaketan lankidetzari buruzko arauak.
  • Ondorengo gaiei buruzko arauak: enplegua eta langabezia-babesa; emigrazioa, migrazio-mugimenduak eta atzerritarren lana; etengabeko lanbide-prestakuntza eta lanerako prestakuntza; aldi baterako laneko enpresak, enplegu-agentziak eta enplegurako zerbitzu integralei buruzko planak.

Laguntza teknikoko zerbitzuak.

  • Enpresei eta langileei informazioa, laguntza eta orientabide orokorra ematea, teknikari-lana dela kausa.
  • Gizarte Segurantzako erakundeei eta entitateei laguntza teknikoa ematea, eskatzen diotenean.
  • Administrazio Publikoetako beste organo batzuekin informazioa, laguntza eta lankidetza ematea, gizarte arloko arauak aplikatzeari dagokionez edota diru-laguntza publikoak zaintzeari eta kontrolatzeari dagokionez
  • Lan-txosten teknikoak egitea, lan-arloko organo judizialek eskaturik.

Arbitraje, adiskidetze eta bitartekotza-zerbitzuak.

Dena den, LGSI jardun ahal izateko, lan-gatazkak edo grebak ukitutako alderdi guztien onarpena izan beharko da.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak emandako zerbitzuetatik eratorritako ikuskari-lanak.

  • Errekerimenduak edo ohartarazteko aktak, beti ere, horrek langileei kalte zuzenik egiten ez badie.
  • Zehapen-prozedurak hastea, arau-hausteko aktak luzatuz.
  • Gizarte Segurantzari lotutako zorrak direla eta, edo baterako diru-bilketari buruzko kontzeptuengatik, likidazio-prozedurak hastea, likidazio-aktak egiten.
  • Ofiziozko prozedurak hastea, enpresen inskripzioa egiteko eta dagokion Gizarte Segurantzako erregimenean langileen afiliazioa, altak edota bajak egiteko.
  • Enpresak eta langileak dagokion Gizarte Segurantzako erregimenean kokatzeko prozedurak hastea.
  • Eskumena duten erakundeei proposamena egitea, gizarte-prestazioak eteteko edo geldiarazteko, baldin eta prestazioak lortzeko edo izateko arautzen dituen araudia ez duela bete frogatzen bada.
  • Prestazio ekonomikoengatiko gainordaina ezartzeko eskumena duen erakundearen aurrean proposamena egitea, baldin eta lan-istripua edo lanbide-gaixotasuna badago, laneko segurtasun eta higiene neurririk ezarengatik.
  • Enpresei dagokienez, istripu edo gaixotasun-aseguruen sarietan gainordainak edo murrizketak ezartzeko proposamena, lan-osasunean eta lan-arriskuen prebentzioan duten jokabidearen arabera.
  • Lanak berehala geldiarazteko agindua, lan-arriskuen prebentzioari buruzko arauak ez betetzeagatik segurtasun eta osasunerako berehalako arrisku larria izanez gero.
  • Enplegua sustatzeko, lanerako lanbide-prestakuntzarako eta gizarte-sustapenerako diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioan gertatu diren arau-hauste egiaztatuak, eskumena duten erakundeei jakinaraztea.
  • Gizarte arloko Jurisdikzioaren aurrean ofiziozko eskariak aurkeztea, araudi aplikagarriaren arabera.