Inspectora de trabajo en su puesto tendiendo la mano Ministerio de Empleo eta Gizarte segurantzaInspección de Trabajo y Seguridad Social Linea inferior de la cabecera

Contenido

Saltar Contenidos

Nortzuk gara? >  Zuzendariaren gutuna
Zuzendariaren gutuna
  Demetrio Vicente Mosquete (Dtor. Gral. ITSS)
LAN ETA GIZARTE SEGURANTZAKO IKUSKARITZAREN ZUZENDARIA NAGUSIAREN AURKEZPEN-GUTUNA

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza zerbitzu publikoa da eta berari dagokio arau sozialak betetzen direla zaintzea, eta arau-hauste edo ez-betetzeren bat izatekotan, dagokion erantzukizunak eskatzea ere.

Polizia sozial gisa aritzeaz gain, zuzenbidezko ordenamenduan ezarritako eskubide eta ahalmenak errespeta izan daitezen zainduz, Ikuskaritzak, lan eta gizarte arloko zuzenbide-eragile bezala, informatzeko, aholku emateko eta ohartzeko eginkizunak ere garatuko ditu, gizarte eragileek dituzten betebehar eta eginbeharrak betetzen laguntzeko asmoz. Halaber, lan harremanen eremuan gerta daitezkeen gatazketan eta tentsio egoeretan bitartekotza, arbitraje eta adiskidetze lanak egingo ditu. Orobat, Ikuskaritzak administrazio eta jurisdikzio-organoei informazioa eta aholkularitza teknikoa ematen dizkie, beraiek hala eskatzen badute. Azkenik, Lan Ikuskaritzak, ahoz zein idatziz, herritarrek aurkeztutako kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuna ematen die.

Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sistemak izaera integratzaile eta globalizatzailea du ezaugarri. Horrela, lan-arloko araudira zabaltzen da bere egitekoa: lan-kontratuak, lanaldiak, soldatak eta sindikatu-harremanak; lan-arriskuen prebentzioa; Gizarte Segurantzako Sistemaren araudia, afiliazioa, alta, kotizazioa, prestazioak, enplegua, langabezia, lanbide-heziketa, atzerritarren lana, lan-diskriminazioa edo desberdintasunak.

Lan Ikuskaritza erakunde sozial zaharrenetako bat bada ere, -2006. urtean bere sorreraren mendeurrena ospatzen da- bere gaur egungo egiturak eta funtzionamenduak Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 81. eta 129. Hitzarmenetara egokitzen dute eta baita Estatuak duen egungo konfigurazio instituzionalera ere. Bertan, Ikuskaritza Sistemak, lankidetza eta kolaboraziorako etengabeko tresnen bitartez, Estatuko Administrazio Orokorrari nahiz Autonomia Erkidegoei bere zerbitzuak ematen dizkie, legez ezarritako konpetentzien banaketaren arabera.

Lan Ikuskaritzak, esleitutako eginkizun sozialetaz baliatuz, honako printzipio hauetan oinarrituta dagoen jokabidearen aldeko apustu irmoa egiten du: zerbitzuak ematean arintasuna, gardentasuna eta kalitatea eta bere jardueretan sendotasuna eta proportzionaltasuna. Horretarako, herritarren esku gaurkotutako informazioa jartzen ditu, zerbitzuak ezagutu eta hobetu ahal izateko era azkar eta errazean.

Demetrio Vicente Mosquete (Director General de la ITSS - Inspector de Trabajo y S.S.)