Inspectora de trabajo en su puesto tendiendo la mano Ministerio de Empleo y Seguridad SocialInspección de Trabajo y Seguridad Social Linea inferior de la cabecera

Contenido

Saltar Contenidos

Nortzuk gara? >  LGSI-ren mendeurrena (1906-2006)
100 urte herritarren zerbitzura
Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren mendeurrena dela eta (2006/03/01), Erakundearen historiari buruz eta Gizarte-Zuzenbidearekin duen loturari buruzko informazioa ematen da.

Lan Ikuskaritzak XX. mendearen hasieran sortu zen Espainian, Erreforma Sozialen Institutuaren emaitza garrantzitsuenetako bat bezala, eta 1906ko martxoaren 1eko Errege Dekretuaren bidez bere lehen arautegi arautzailea onartu zen. Hortik aurrera, garai horretako hasiberria zen gizarte-legeria bete dadin zaintzeko ardura eman zitzaion. (1900eko urtarrilaren 30eko Lan-Istripuei buruzko Legea; 1904ko martxoaren 3ko Igandeko Atsedenaldiari buruzko Legea,...). Ikuskari-lanak 1909. urtean dagoeneko eratu ziren, eta Lan Ministerioa sortuz gero, 1920ko maiatzaren 20an, erregional izaera zuen Ikuskaritza Orokorra ezarri zen. Ondoren, 1932.

Urtean, aipatutako Ministerioan egindako berregituraketaren ondorioz, probintzia esparruko erakundea izan zen.1939. urtean Lan Ikuskaritzak zituen eskumenek garrantzi handiko zabalkuntza izan zuten: Lan Ikuskaritzaren Gorputz Nazionalaren sorrera gertatu zen eta Aseguru Sozialen Ikuskaritza eta Inmigrazioaren Ikuskaritza bertan sartu ziren. Ondoren, integrazio berriak gertatu ziren 1962ko Lan Ikuskaritza antolatzen duen Legearen ondorioz, eta horrek eraginak izan zituen Gizarte-Aurreikuspeneko Ikuskaritza Teknikoan eta Lan Ordezkariengan.1984.

Urtean, Funtzio Publikoa Eraberritzeko Legeak berriro egokitu zuen Lan Ikuskaritza eta, hortik aurrera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza bihurtu zen. Ikuskari-lana bi gorputzen inguruan antolatu zen: Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskarien Goi-mailako Gorputza eta  Lan arloko Kontrolatzaileena, kudeaketako gorputz gisa.

Azkenik, 1997. urtean, azaroaren 14ko 42. Legearen bitartez, eta 1978ko Konstituziotik eratorritako Estatuko lurraldearen antolamendu berriaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistema eratu zen erakunde multzo integratu gisa. Bere eginkizunak Estatuaren eta Autonomia Elkargoen eskumen-eremuaren arabera gauzatzen direnez, Elkargo horien partaidetza-baldintzak Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistemaren garapenean ezartzen dira. Beraz, Lege honek Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sistema instituzionala zehazten du, Estatuko esparruan nahiz Autonomi Erkidegoetako esparruan oinarritzen duena, bakoitzak dituen eskumenen arabera eta erakundeen arteko lankidetza-printzipioan oinarrituta.

Halaber,  42/1997 Legeak Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Gorputza, kudeaketako gorputz gisa, sortzen du eta bertan Lan arloko Kontrolatzaileen Gorputza sartzen du, lankidetza eta laguntza emateko ikuskari-lanak  integratzen duen Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sisteman egokituz eta gaurkotuz.

Lan Ikuskaritza sortu zenetik jada 100 urte pasa direnez, esan daiteke bide luze bat egin dugula eta industria-prozesuetan, lan-harremanetan, antolamendu-ereduetan, nazioko nahiz nazioz gaindiko erakundeetan aldaketa nabarmenak gauzatu direla, agintari  sozialek  gero eta protagonismo handiagoa hartu dutelako.Azken finean, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera-arloa etengabeko aldaketen menpean dago.

Horrek  eskatzen du, dudarik gabe, Ikuskaritzak etengabe moldatu behar duela errealitate sozial eta ekonomiko berrietara, funtsezko eginkizun sozial hori burutu ahal izateko, zeren eta, bai atzo bai gaur,  Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratiko bati dagokiola eskatzen baita.